Compartir |
Otros formatos
Papel
Precio: 8,00 €
ISBN: 978-84-9067-555-7
Ate Osteko Itzalak
Serrano Lasa, Asier (Autor)
Paradisurik eskaini gabe utzi dugu sagarra usteltzen eta haren haziek ez dute zuhaitzik ernalduko etxeko saloian. Eraman itzazu maleta marroia eta zuria, ez zaizkit gustatzen aireportuetako fakturazio txartelik zintzilik sekula eraman ez dituzten maletak, ez dakit, dominarik gabeko soldadu beteranoak ekartzen dizkidate gogora. Eta bete itzazu maletak inoiz jantzi ez ditudan zure pijamekin eta apalategi hautseztatuan dauden diskoekin, alaiegiak begitandu zaizkit betitik entzuten dituzun kantuak; tristeziari eskainitako aria isil bat inprobisatuko dut egun hauetan auzoek behingoz joan zarela sinetsi dezaten. Esfortzu handia ez bada emadazu despedidako besarkada. Bai, arrazoia daukazu: ez zaigu sagar alerik gelditzen hozkailuan azken bekatu txiki hori gauzatzeko

Colección:ALGAIDA LITERARIA>POESÍA

Páginas:

Publicación:Abril de 2016

Precio: 3,99 €

ISBN:978-84-9067-556-4

Código:2961185

Formato:ePub

Temática:POESÍA -- DC


Imprimir ficha

Comprar